253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Behin-behineko baimena Etxabarriko 324. lurzatian. Ematea

Allingo Udaleko alkate Eduardo Martinicorena Mortalek, Alkatetzak 2021eko urriaren 14an emaniko 121. Ebazpenaren bidez, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman zuen:

Lehenbizikoa.–Behin-behineko baimena ematea legez kanpokotzat jotako eraikinei (Etxabarriko 324. lurzatian diren teilapea eta abeltzaintzako nabearekin lotutako bi estalpe), egiaztatu baita izapidetzen ari den antolamendu berriaren araberakoak izan litezkeela (lurzoruaren kategorizaziorako aldaketa egituratzailea 274. eta 324. lurzatietan, osoko bilkuran behin-behinean onetsi beharra).

Bigarrena.–Aplikatzea aipatu eraikinei antolamenduz kanpoko eraikinetarako aurreikusitako araubidea, behin-behineko baimen honen ondorioek dirauten bitartean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei eta 0002-OT14/2021-000008 espedientearen Unitate Kudeatzaileari, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzua, Lurraldearen Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atala, behar diren ondorioak sor ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamentuari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 207.8 artikuluaren arabera.

Amillaon, 2021eko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2114986