252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

62E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, aldatzen duena irailaren 20ko 58E/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez oinarri arautzaile batzuk arautzen baitira Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean egin ez arren, 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat. DDBN identifikazioa: 584495.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren irailaren 20ko 58E/2021 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko; hain zuzen, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean egin ez arren, 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat.

Klub horietako batzuek aukeratzen duten zeharkako kontratazioari buruz hausnartuta, Nafarroako Kirolaren Institutuak ondorioztatu du ez dela modalitaterik egokiena taldeak egituratzeko, eta, horren ondorioz, aldatu egin behar dela gastu kontzeptu horri buruzko dirulaguntza berriki onartu den Foru Aginduan. Gainera, beharrezkoa ikusten da dokumentazio gehigarria eskatzea kontratazio mota horretan jarraitzen badute, indarrean dagoen araudiaren arabera egiten dela ziurtatzeko.

Hori horrela, Kirolaren Zuzendariordetzak, deialdia kudeatzen duen unitatea den aldetik, proposatu du aldatzea 2. eranskinean zehazten den kidego teknikoko gastuari buruzko dirulaguntzaren kalkulua, eta 1. eranskineko 11. oinarria, aurkeztu beharreko justifikazio-dokumentazioari buruzkoa.

Horrela bada, hauek dira eginen diren aldaketak:

Batetik, “Dirulaguntzaren kalkulua” apartatuko testuan “Talde teknikoa” kontzeptua agertzen denean, azpitalde hauetan: A1, A2, B1, B2 eta C1, testu hau erantsiko da 5 puntuetako bakoitzean:

“Kontratu-harremana 2 motatakoa izaten ahalko da:

–Zuzenekoa; kasu horretan lan-kontratua eta dagozkion nominak beharko dira. Aurkeztutako gastuaren %100 lagunduko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

–Zeharkakoa; kasu honetan enpresaren edo profesionalaren faktura beharko da, eta bertan BEZa eta aplikatutako PFEZeko atxikipena zehaztu beharko dira. Kontratazio modalitate hori baliozkoa izanen da 1. ERANSKINEKO 5. oinarrian jasotako talde teknikoko edozein kiderentzat. Aurkeztutako gastuaren %70 laguntzen ahalko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).”

Bestetik, honako testu hau gehituko da 11.1 eta 11.2 oinarrien bigarren paragrafoan:

“Talde teknikoari buruzko frogagirien artean, profesional batek egindako fakturen kasuan, langile horren PFEZari dagozkion atxikipenak Zerga Ogasunean ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.”

Aldaketa horiek ez liokete eraginen eskabideak aurkezteko oinarri arautzaileetan hasiera batean ezarritako 30 eguneko epeari; izan ere, irailaren 20ko 58E/2021 Foru Agindua argitaratzen denean hasiko da epe hori. Gainera, proposatutako aldaketek ez dute eraginik eskabidean, ezta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera eta erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1.–Kultura eta Kiroleko kontseilariaren irailaren 20ko 58E/2021 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez oinarri arautzaile batzuk arautu baitziren Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei 2022. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean egin ez arren, 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat.

2.–Deialdiaren 1. eranskineko 11.1 eta 11.2 oinarrietako bigarren paragrafoen testua aldatzea, testu gehigarria erantsiz. Behin betiko testua honela idatzita geratuko da:

“11.1.–A1, A2 eta C1 multzoetako lehiaketen kasuan:

–Joan-etorriak: horiek justifikatzeko, taldearen sailkapena eta egindako joan-etorriak frogatzen dituzten aktak eta/edo dokumentua aurkeztuko dira.

–Gainerako kontzeptuak (izen-emateak, arbitrajeak, instalazioak, talde teknikoa, kirol materiala, kirolariak eta kudeaketa-lanak): kontratatutako langileen kasuan (kirolariak, teknikariak, kudeatzaileak) fakturak eta nominak aurkeztuz, edo bestelako frogagiri baliokideak (adibidez, beste erakunde baten ziurtagiriak: federazioak) eta haiei dagozkien banku-ordainagiriak aurkeztuz. Federaciones) y sus correspondientes justificantes bancarios. Administrazioaren lana errazteko, dokumentazio hori identifikazio-multzotan taldekatuko da gastu kontzeptu bakoitzeko.

Talde teknikoari buruzko frogagirien artean, profesional batek egindako fakturen kasuan, langile horren PFEZari dagozkion atxikipenak Zerga Ogasunean ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

...

11.2.–B1 eta B2 azpimultzoetako lehiaketen kasuan:

–Joan-etorriak: horiek justifikatzeko, taldearen sailkapena eta egindako joan-etorriak frogatzen dituzten aktak eta/edo dokumentua aurkeztuko dira.

–Gainerako kontzeptuak (izen-emateak, arbitrajeak, instalazioak, talde teknikoa eta jantziak): fakturak eta nominak (talde teknikoarenak) edo bestelako frogagiri baliokideak aurkeztuz (adibidez, beste erakunde baten ziurtagiriak) eta haiei dagozkien banku-ordainagiriak. Administrazioaren lana errazteko, dokumentazio hori identifikazio-multzotan taldekatuko da gastu kontzeptu bakoitzeko.

Talde teknikoari buruzko frogagirien artean, profesional batek egindako fakturen kasuan, langile horren PFEZari dagozkion atxikipenak Zerga Ogasunean ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

...

3.–Deialdiaren 2. eranskineko Dirulaguntzaren kalkulua apartatua aldatzea, “Talde teknikoa” kontzeptuari dagokion atalean, testu gehigarria erantsiz. Behin betiko testua honela idatzita geratuko da:

“Dirulaguntzaren kalkulua:

1.–A multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

A1. 350.000 euroko edo hortik gorako aurrekontua duten taldeak.

...

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 65.000 euroko muga gainditu gabe. Kontratu-harremana 2 motatakoa izaten ahalko da:

–Zuzenekoa; kasu horretan lan-kontratua eta dagozkion nominak beharko dira. Aurkeztutako gastuaren %100 lagunduko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

–Zeharkakoa; kasu honetan enpresaren edo profesionalaren faktura beharko da, eta bertan BEZa eta aplikatutako PFEZeko atxikipena zehaztu beharko dira. Kontratazio modalitate hori baliozkoa izanen da 1. eranskineko 5. oinarrian jasotako talde teknikoko edozein kiderentzat. Aurkeztutako gastuaren %70 laguntzen ahalko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

...

A2. Aurrekontua 350.000 eurotik beherakoa eta 75.000 eurokoa edo hortik gorakoa duten taldeak.

...

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 55.000 euroko muga gainditu gabe. Kontratu-harremana 2 motatakoa izaten ahalko da:

–Zuzenekoa; kasu horretan lan-kontratua eta dagozkion nominak beharko dira. Aurkeztutako gastuaren %100 lagunduko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

–Zeharkakoa; kasu honetan enpresaren edo profesionalaren faktura beharko da, eta bertan BEZa eta aplikatutako PFEZeko atxikipena zehaztu beharko dira. Kontratazio modalitate hori baliozkoa izanen da 1. eranskineko 5. oinarrian jasotako talde teknikoko edozein kiderentzat. Aurkeztutako gastuaren %70 laguntzen ahalko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

...

2.–B multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

B1. 350.000 eurotik gorako aurrekontua duten taldeak.

...

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 35.000 euroko muga gainditu gabe. Kontratu-harremana 2 motatakoa izaten ahalko da:

–Zuzenekoa; kasu horretan lan-kontratua eta dagozkion nominak beharko dira. Aurkeztutako gastuaren %100 lagunduko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

–Zeharkakoa; kasu honetan enpresaren edo profesionalaren faktura beharko da, eta bertan BEZa eta aplikatutako PFEZeko atxikipena zehaztu beharko dira. Kontratazio modalitate hori baliozkoa izanen da 1. eranskineko 5. oinarrian jasotako talde teknikoko edozein kiderentzat. Aurkeztutako gastuaren %70 laguntzen ahalko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

...

B2. 350.000 eta 100.000 euro arteko aurrekontua duten taldeak.

3.–C1 multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

...

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 35.000 euroko muga gainditu gabe. Kontratu-harremana 2 motatakoa izaten ahalko da:

–Zuzenekoa; kasu horretan lan-kontratua eta dagozkion nominak beharko dira. Aurkeztutako gastuaren %100 lagunduko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

–Zeharkakoa; kasu honetan enpresaren edo profesionalaren faktura beharko da, eta bertan BEZa eta aplikatutako PFEZeko atxikipena zehaztu beharko dira. Kontratazio modalitate hori baliozkoa izanen da 1. ERANSKINEKO 5. oinarrian jasotako talde teknikoko edozein kiderentzat. Aurkeztutako gastuaren %70 laguntzen ahalko da diruz (bi kontratu moten baturarako zehaztutako mugak gainditu gabe, betiere).

...

4.–Aldaketa horiek ez liokete eraginen eskabideak aurkezteko oinarri arautzaileetan hasiera batean ezarritako 30 eguneko epeari; izan ere, irailaren 20ko 58E/2021 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

5.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea ezen haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

6.–Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kirol Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2021eko urriaren 20an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2115156