252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2282/2021 EBAZPENA, 2021eko urriaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 19ko 1025/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko ekainaren 2an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko abuztuaren 23an emandako 1765/2021 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko irailaren 9an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazita.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. I. eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2022ko urtarrilaren 29an, larunbata, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 013. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 21ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 19ko 1025/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen)

Txanda irekia.

–Onartuak:

ABARZUZA LOIDI, LAURA

ARAMENDIA CATALÁN, SARA

AYESA CEMBORAIN, ALFREDO

AZCARATE ORMAECHEA, MARÍA LOURDES

BARATZE ETXEBERRIA, EUKENE

BARBERO RUBIO, LUIS CHRISTIAN

BEA GARBISU, KATIXA

BETES VICENCIO, LUIS CARLOS

BROTO BERGUA, CLARA

CHUMILLAS DE LA VILLA, SILVIA

DEL BIEN SÁNCHEZ, JOSÉ CARLOS

DIAZ DE CERIO JIMÉNEZ, SARA

DIEZ ARJONA, NURIA

DIEZ LECUMBERRI, SONIA

ECHAURI MAYOR, MAITE

FERNÁNDEZ ALONSO, ROCÍO

FERNÁNDEZ GARCÍA, MARTA

FERNÁNDEZ LENDÍNEZ, MARCO ANTONIO

FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EULATE

GALECH GARCÍA, EDURNE

GARCÍA OTAEGI, SAIOA

GARCÍA SALLERAS, MONTSERRAT

GONZÁLEZ MONTELONGO, RAFAELA

GOÑI OIZ, INMACULADA

GUALLAR ARBELOA, ANGEL

IRIARTE SOLA, MIKEL

JIMÉNEZ GARCÍA, ELVIRA

LEOZ CATALÁN, ENEKO

LORENZO FIGUEIRA, MARÍA PILAR

MARAVER MARTÍNEZ, RAMÓN

MARÍN ACERA, JUAN DE LA CRUZ

MARÍN CEBALLOS, JAIME

MARTÍNEZ ARANAZ, BEGOÑA

MONTEAGUDO HARO, PABLO

MOÑITA CASTRO, ELISABET

MUÑIZ FERNÁNDEZ, ISABEL

PARENTI, ALEJANDRA ELEONORA IRENE

RÍOS SANCHEZ, JOANES

RODRÍGUEZ ÁLVAREZ, CLARA

ROZO GONZÁLEZ, ANDREA

RUIZ SERRANO, JESÚS

SALINAS LIBERAL, MARÍA JOSÉ

SASTRE NATIVIDAD, GARAZI

SEPÚLVEDA LORENZO, JOSÉ MIGUEL

SOBRINO LÓPEZ, IDOIA

UNZU MARTÍNEZ, FERNANDO

URRIZA SAN MARTÍN, LAURA

ZUBICOA ARRAIZA, ANA

–Baztertuak:

  • Tasaren ordainagiria ez aurkezteagatik:

JORDÁN ARILLA, SILVIA

Igoera-txanda.

–Onartuak:

CANTERA LEIVA, ISMAEL

ESPOZ GONZÁLEZ, MARÍA BEGOÑA

SALVADORES SANTAMARÍA, ANA ISABEL

SOTO ASURMENDI, FEDERICO

TEJERA MARTÍN, CRISTINA

–Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA

Epaimahai kalifikatzailea

–Epaimahaiburua: Carmen Echeverría Arambillet, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Ana Pilar Amigot Zardoya, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Proiektuen zuzendariordea.

–Epaimahaikidea: Angela Berasategui Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Ikerketa Bildumen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Ana Rosa Casimiro Iturri, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Kontrol Bibliografikorako Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Marta Magriñá Contreras, Errioxako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: María Jesús Saiz Vega, Kantabriako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: María José Quintana de Uña, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Erosketen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Ana Pérez-Ilzarbe Serrano, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Kontrol Bibliografikorako Ataleko liburutegiko laguntzailea.

–Epaimahaikide idazkaria: Yolanda Rodríguez Villegas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko AZLetako kidea, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Francisco Javier Agüero González, Nafarroako Unibertsitate Publikoko AZLetako kidea, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2115258