251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

185C/2021 EBAZPENA, irailaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Altsasuko Fundación Felipe Lecea-Clínica Josefina Arregui entitate enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Altsasuko Fundación Felipe Lecea-Clínica Josefina Arregui entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008862012010), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko abuztuaren 11n, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko uztailaren 23an izenpetuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko irailaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Altsasuko Fundación Felipe Lecea-Clínica Josefina Arregui entitate enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2114032