251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2021eko urriaren 19an egindako bilkuran, 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea 22, Iruña), eta Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko web orrian https://www.nilsa.com/fls/dwn/pptocr2022.pdf egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2021eko urriaren 20an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2115126