251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

184C/2021 EBAZPENA, irailaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren Vianako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren Vianako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31004902011981), erregistro honetan 2021eko abuztuaren 10ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko uztailaren 11n izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko irailaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren Vianako lantokirako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2113950