251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aditzera ematen dizut Tafallako Udalak egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuela, besteak beste:

“Tafallako Udalak 2021eko irailaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakia. Horren bidez, behin betiko onesten da aldaketa, Tafallako Udaleko Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Tafallako Udalak 2004ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran onetsitako ordenantzaren bidez (52. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) arautu ziren Tafallako Udaleko herri-larreak.

Ordenantza horren helburua da Tafallako Udaleko herri-larreen, belarren eta uren aprobetxamendua arautzea; hemen sartzen dira, halaber, zenbait finka partikular, aurrekoekin batera ekoizpen unitate bakarra osatzen dutelako, usadioz, legez edo hitzarmenez.

Arautzearen xedea da ondasun horien aprobetxamendu eta ustiapen arrazoizkoak lortzea, honako arau hauetan xedatuarekin bat: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua eta, oro har eta kasu honetan, berariaz aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Bazkalekuak erabiliz egiten da belarren eta uren banaketa, udal-mugarte guztian banatuak baitaude. Zenbat azienda har dezaketen, larreen kalitatea eta eskortak diren ala ez kontuan harturik, Tafallako Udalak bazkaleku bakoitzaren kanona finkatu zuen ordenantzan. Adjudikazioaren prezioa urtero berrikusten da, kontuan izanik Nafarroako abeltzainek jasotzen dituzten prezioen balorazioa, aurreko urtean onetsitako indizeen arabera; “haragitarako ardi-aziendaren” urteko indizea izanen da, zehazki, erreferentzia.

Bazkaleku askoren egoera aldatu egin da labore, artegi, itxitura, ur-puntu eta abarretan. Aldaketa handiena izan da Tafallan landu daitekeen hektarea asko ureztalur bihurtu direla, Nafarroako Ubideak ura ekartzearekin. Aldaketa horrek eragina izan zuen aziendaren erabileran; izan ere, maiz, ureztalurreko laboreen uztondoek bazka eskaintza handiagoa ematen dute, baina aprobetxatzeko aldia laburragoa da, denbora tarte txikian bigarren labore bat erein edo landatzen delako.

Duela gutxi, Tafallako Udalak, 2021eko otsailaren 23an, Tafallako mugarteko Basoak Antolatzeko Planaren lehen berrikuspena onetsi du, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Basoak Kudeatzeko Atalak sustaturik. Plan honek apartatu bat du mugarteko larre baliabideetarako, eta larre horien balioaren kalkulu ekonomikoa egiten du, bazkaleku bakoitzak duen bazka eskaintza kalkulatuz eta bakoitzari prezio-urkilak esleituz. Kasu honetan, Udalak, ordenantza honen hasierako onespenean, irizpidetzat hartu du balorazio horren baliorik baxuenak esleitzea.

Larreen balioaren zenbatespen ekonomiko berria eta hori eguneratzea da aldaketa honen arrazoi nagusia. Udalak, 2021eko maiatzaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu aldaketa, eta jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun balioduneko epean iradokizunak edo ekarpenak aurkezteko (2021eko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 8koa), baita Tafallako Udaleko iragarki-taulan ere.

Jendaurreko aldian alegazioak aurkeztu dira interesdunak ez daudelako ados Romerales-Dongalindo, La Laguna, Vaquero-Camona eta La Sarda bazkalekuetako kanonarekin.

Bazkaleku bakoitzari buruzko informazioa ematen da:

1.–Romerales Dongalindo bazkalekuari buruzko alegazioa.

Eskatzaileek adierazten dutenaren arabera, eskortatik ezin da atera larratzera, inguruan ereindako alorrak daudelako eta, gainera, ureztalurrekoak direlako. Nekazariak finka landu dezake uzta biltzeko makina pasa ondoren.

Erantzuna: Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren hasierako onespenaren arabera, bazkaleku hau igaroko litzateke 2.616 euroko urteko kanona izatetik, 4.970 euroko kanona izatera.

Egia da ureztalurreko alorretan erein bada, azienda Cortés eskortatik ateratzeko badirela zenbait zailtasun eta, askotan, larreen aprobetxamendua egiteko, bazkaleku mugakide batetik sartu behar dela.

Tafallako Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 27. artikuluaren b) apartatuan ezarritakoaren arabera, “Ureztalurretako uztondoen kasuan, lurrak ezin izanen dira landu urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehen. Nekazariak bigarren uzta izateko erein behar baldin badu, behar besteko denborarekin emanen dio abisua abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.” Beraz, ureztalurren aprobetxamendua aipatu artikuluak dioen bezala egin daiteke, nahiz eta nekazari guztiek ez abisatu abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.

Aurrekoa kontuan hartuz eta azaldutako arrazoiengatik, kanona murriztu egin da.

2.–La Laguna bazkalekuari buruzko alegazioa.

Eskatzaileek diotenaren arabera, ez du eskortarik, ura bazkalekuaren muturrean dago, AHTk bi zati egin du bazkalekua, eta ureztalurra pribatua da.

Erantzuna: Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren hasierako onespenaren arabera, bazkaleku hau igaroko litzateke 2.382 euroko urteko kanona izatetik, 2.499 euroko kanona izatera.

Eskorta ez da aurreikusi egungo balorazioan.

Berriki, bazkaleku honetako baltsa bat garbitu eta egokitu du Udalak, abeltzaintzan erabiltzeko. Hala ere, zaila da azienda ura edatera eramatea, urteko garai batzuetan.

AHTk bi zati egiten du bazkalekua, baina aurreikusi dira gaineko pasabideak bi alderdiak komunikatzeko. Dena dela, azienda erabiltzea zailagoa da arrazoi horrengatik.

Tafallako Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 27. artikuluaren b) apartatuan ezarritakoaren arabera, “Ureztalurretako uztondoen kasuan, lurrak ezin izanen dira landu urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehen. Nekazariak bigarren uzta izateko erein behar baldin badu, behar besteko denborarekin emanen dio abisua abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.” Beraz, ureztalurren aprobetxamendua aipatu artikuluak dioen bezala egin daiteke, nahiz eta nekazari guztiek ez abisatu abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.

Aurrekoa kontuan hartuz eta azaldutako arrazoiengatik, kanona murriztu egin da.

3.–Vaquero-Camona bazkalekuari buruzko alegazioa.

Eskatzaileek adierazten dutenaren arabera, ez dute urik udan, errepideak beste aldean uzten du ureztalurren aprobetxamendua, eta ezin da erabili dagoen trafikoarengatik; ureztalurra pribatua da.

Erantzuna: Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren hasierako onespenaren arabera, bazkaleku hau igaroko litzateke 1.763 euroko urteko kanona izatetik, 2.930 euroko kanona izatera, gaur egungo balorazioaren arabera.

Vaqueroko eskortako artegian den baltsa agortu egiten da agorraldian. Horregatik, abeltzainek, garai horretan, baltsa bete egiten dute haiek ordaindutako zisternekin.

NA-132 errepideak bi zati egiten du bazkaleku hau. Beraz, errepidea aziendarekin gurutzatzeak baditu bere arriskuak.

Tafallako Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 27. artikuluaren b) apartatuan ezarritakoaren arabera, “Ureztalurretako uztondoen kasuan, lurrak ezin izanen dira landu urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehen. Nekazariak bigarren uzta izateko erein behar baldin badu, behar besteko denborarekin emanen dio abisua abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.” Beraz, ureztalurren aprobetxamendua aipatu artikuluak dioen bezala egin daiteke, nahiz eta nekazari guztiek ez abisatu abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.

Aurrekoa kontuan hartuz eta azaldutako arrazoiengatik, kanona murriztu egin da.

4.–La Sarda bazkalekuari buruzko alegazioa.

Eskatzaileek adierazten dutenaren arabera, ez du urik urte guztian, ureztalurraren %80 pribatua da, lehorreko herri-lurra bakarrik aprobetxa daiteke urte batean bai, eta bestean ez.

Erantzuna: Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren hasierako onespenaren arabera, bazkaleku hau igaroko litzateke 3.470 euroko urteko kanona izatetik, 4.284 euroko kanona izatera, gaur egungo balorazioaren arabera.

Lehorreko herri-lurzatiak urtean behin erabiltzen dira, bazkaleku guztietan bezala. Hori kontuan izan da berriki egindako balorazioan. Hori esanik, udaldian ura izateko aukera murriztu egiten da, nahiz eta hobetzerik badagoen Udalak garbiketa lanak egiten baditu, azienda ura edatera joaten den lekuetan.

Tafallako Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 27. artikuluaren b) apartatuan ezarritakoaren arabera, “Ureztalurretako uztondoen kasuan, lurrak ezin izanen dira landu urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehen. Nekazariak bigarren uzta izateko erein behar baldin badu, behar besteko denborarekin emanen dio abisua abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.” Beraz, ureztalurren aprobetxamendua aipatu artikuluak dioen bezala egin daiteke, nahiz eta nekazari guztiek ez abisatu abeltzainari, belar horiek aprobetxa ditzan.

Aurrekoa kontuan hartuz eta azaldutako arrazoiengatik, kanona murriztu egin da.

Ondoriozta daiteke alegazioetan azaldutako zenbait gorabehera ez direla kontuan hartu Basoak Antolatzeko Planaren balorazio ekonomikoan, baina ulertu behar da gai horiek nekez balora eta zenbatets daitezkeela. Lehen aipatutako azterlanean egindako balorazioa larreen balio potentzialarena da; gure ustez, irizpide, datu kontrastatu eta argudio tekniko sendoekin egin da. Alabaina, eta larreen balioa edozein dela ere, adierazitako arrazoiek haien benetako aprobetxamendua kaltetzen dute.

Aurrekoaren ondorioz, eta larreen benetako aprobetxamendua eragozten edo zailtzen duten azaldutako arazoak konpentsatze aldera, bazkaleku horietan kanonak murriztea proposatzen da, behean eransten den taularen arabera.

BAZKALEKUA

HASIERAKO BALIOA

PROPOSATUTAKO MURRIZTAPENA

MURRIZTAPENAREN ONDORENGO KANONA

Romerales-Dongalindo

4.970 euro

%10

4.473 euro

La Laguna

2.499 euro

%10

2.249 euro

Vaquero-Camona

2.930 euro

%10

2.637 euro

La Sarda

4.284 euro

%5

4.070 euro

Aurrekoa alde batera utzita, ordenantzaren testuan arauen erreferentziak aldatzen dira eta edukia berrikusten da genero ikuspegitik.

Espedientean jasota daude udal Idazkaritzaren txostena eta Landa Garapeneko Informazio Batzordeak 2021eko irailaren 21ean egindako bilkuran emandako aldeko irizpena.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Erabaki honetan azaldutako arrazoiengatik aurkeztutako alegazioak onartzea eta baiestea, eta, ondorioz, Romerales-Dongalindo, La Laguna, Vaquero-Camona eta La Sarda bazkalekuen kanona aldatzea, adierazitako zenbatekoetan.

Bigarrena.–Onestea Tafallako Udaleko Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa, honela:

8. artikulua. Zenbat azienda hartzen ahal duten, larreen kalitatea eta eskortak diren ala ez kontuan harturik, Tafallako Udalak honako kanon hauek finkatzen ditu bazkalekuetarako.

BAZKALEKUA

KANONA

1. Beracha–Candaraiz

2.836 euro

2. Rincón de Candaraiz

2.220 euro

3. Escolara

5.527 euro

4. Gregorico el Grande

3.076 euro

5. La Sarda

4.070 euro

6. Chiquitina

2.064 euro

7. De Manuel

2.405 euro

8. Gregorico

3.378 euro

9. Navascuesa

2.280 euro

10. De los Toros

2.734 euro

11. Del Alto

1.657 euro

12. El Plano

8.031 euro

13. La Gariposa

1.234 euro

14. La Laguna

2.249 euro

15. La Pedrera

2.798 euro

16. Romerales–Dongalindo

4.473 euro

17. Valdelobos

4.112 euro

18. Valmayor + Solríos

7.011 euro

19. Vaquero

3.027 euro

20. Vaquero–Camona

2.637 euro

Udalak hobekuntzak egiten baditu, horiengatik ordaindutakoa jasanaraziko die adjudikaziodunei (toki-erakundeak jasotzen dituen dirulaguntzak kenduta, beraz), aprobetxamenduaren urte kopuruaren arabera proportzionalki, eta hainbestean gehituko da ezarritako kanona. Beraz, inbertsioa bazkalekuari ob rem lotuta gelditzen da, eta hurrengo adjudikaziodunek onartu beharko dute, eta subrogatu beharko dira, amortizatu arte.

9. artikulua. Adjudikazioaren prezioa urtero berrikusiko da, Nafarroako KPIaren arabera.

14. artikulua. Herri-larreak aprobetxatzen dituen aziendak osasun ziurtagiria izan beharko du, animalien osasunari buruzko foru-araudian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duena, eta baldintza horiek betetzen dituela bermatuko da.

52. artikulua. Zehapen ahalmena erabiliko da bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 177. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin, baita aplikagarri den prozedura erkidearen eta orokorraren araudian ezarritakoarekin ere.

54. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren arau-hausteengatik, zehapen ekonomiko hauek ezarriko dira:

a) Arau-hauste arinak egiteagatik, 60,10 eurotik 300,50 eurora bitarteko isuna izanen da.

b) Arau-hauste astunak egiteagatik, 300,51 eurotik 601,01 eurora bitarteko isuna izanen da.

c) Arau-hauste oso astunak egiteagatik, 601,02 eurotik 1.202,02 eurora bitarteko isuna izanen da.

Zehapen horiek mailakatuko dira aplikatu beharreko araudian ezarritako irizpideen arabera.

58. artikulua. Zehapen prozedura izanen da oro har aplikatzekoa den araudian ezarritakoa.

Hirugarren Xedapen Gehigarria.–Tafallako Udalak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean, lehen sektoreko emakumeen eta gizonen egoerari buruz Nafarroako Gobernuak burutzen dituen azterketa diagnostikoen jarraipena eginen du, eremu horretan egon daitezkeen desberdintasunak zuzentzeko neurri egokiak sartzearren.

Laugarren Xedapen Gehigarria.–Ordenantza honetan ezarritako kanona indarrean jarri ondorengo adjudikazio berriei aplikatuko zaie, bai eta indarrean sartu aurretik izapidetzen ari diren adjudikazioei ere.

Xedapen Iragankor Bakarra.–2021eko martxoaren 31tik aurrera sortutako kanonari, ordenantza honen 8. artikuluaren aldaketa indarrean jarri arte, sortutako kanonaren eta kanon berriaren arteko aldearen adinako hobaria aplikatuko zaio, azken hori txikiagoa bada. Bestela, ez da aplikatuko diferentziagatiko likidazio osagarririk.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzeko agintzea. Ondorio juridikoak sortuko ditu Estatuko Administrazioak edo Nafarroako Foru Komunitateak toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adieraztea aldaketa honen aurka –xedapen orokorra denez– ezin da errekurtsorik aurkeztu bide administratiboan, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluarekin; aldiz, ondoko errekurtso hauek aurkeztuta aurkarazten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Erabaki hau igortzea Ingurumen zaindariari, Udal Idazkaritzari eta Udal Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.”

Tafallan, 2021eko urriaren 19an.–Udaleko Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2115089