251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Olorizko Udalak, Alkatetzak 2021eko urriaren 14an eman ebazpenaren bidez, jarduera sailkatuko lizentzia emateko espediente bat hasi du, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aldez aurreko txostenik gabe, sukaldea eta barnealdea berritzeko Zapitur Kirol eta Josteta Elkartea den eraikinean. Elkarte hori dago Olorizko 1. poligonoko 114. lurzatian, Mendibilgo Elizako bidea kalean, 4. zenbakian. Berritzeko lanak Enrique Olaizola Pérez arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera eginen dira, eta Zapitur Kirol eta Josteta Elkarteak sustatu ditu.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1. b) artikuluarekin eta martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 72. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzea eta Erregelamendua onetsi zen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez).

Informazio honen xedea den espedientea eskuragarri dago eta kontsulta daiteke udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan, https://oloriz.sedelectronica.es.

Oloritzen, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2115056