251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2021eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Erabaki horren iragarkia 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Itzaltzun, 2021eko urriaren 1ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Administrazio-kontratudunak

Bitarteko idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hitzarmen kolektiboa. D taldeko ordainsaria. Lanaldia: lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Sarbidea: hautaprobak. Gazoleko Udalarekin eta Uskartzeko, Izizeko eta Ustaizeko kontzejuekin partekatua.

IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Idazkari kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Garate Garate, José Javier. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Gradua: 5. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Administrazio egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak, lanaldi partzialean

Landa Recalde, Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D taldeko ordainsaria. Mailako osagarria: %12. Administrazio egoera: jardunean. Sarbidea: hautaprobak.

Iragarkiaren kodea: L2115081