251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2022rako karga-tasen, indizeen, koefizienteen eta ordenantza fiskalen aldaketen hasierako onarpena

Donezteko Udalak, 2021eko urriaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2022tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefizienteak eta ordenanza fiskalen aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Donezteben, 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2115162