251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 9. artikuluan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2021eko urriaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Corellan, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2115034