251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Beteluko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 3/2021 espedientea eta hura 2021eko urriaren 20an Beteluko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Miguel Javier Recalde Goldarazek ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren urriaren 15eko 86/2021 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Ainhoa Oiartzabal Azketa eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2021eko urriaren 15ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2115006