251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1003E/2021 EBAZPENA, urriaren 13koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Utergako Arau Subsidiarioak U.C-1.C unitatean aldatzeari buruz, Madhur Beriain San Martinek sustaturik.

Utergako Udalak 2021eko abuztuaren 24an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da berriz mugatzea U.C.-1.C jarduketa unitatea, 129,486 m² gehituz, 1. poligonoko 1019. lurzati bereko B azpilurzatitik datozenak. UC-1.C unitatea hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatuta geldituko da, bizitegi-erabilera eta hirugarren sektorekoa izanen duena, han dagoen eraikina zaharberritu ahal izateko eta lanbide jarduera bat garatu ahal izateko.

Proposamenak berekin dakar etxe-multzoa berroneratzea, ingurumen balio nabarmeneko elementurik ez duen hiri-ingurune batean. Lurzatia hiri-bilbean integratua dago, eta jarduera garatzeko behar diren hornidura eta zerbitzuak ditu. Beraz, ez da ingurumen ukipen gehiagorik aurreikusten.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Utergako Arau Subsidiarioen aldaketari buruz (U.C.-1.C unitatea), ez baitu ondorio nabarmenik eragiten ingurumenean. Madhur Beriain San Martin da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Utergako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 13an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2115050