247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Larrialdi sozialeko eta gizarteratzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko irailaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Larrialdi sozialeko eta gizarteratzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2021eko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2114885