247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Ordenanza, laguntzak arautzen dituena autokontsumorako eguzki edo haize energien instalazioen aprobetxamendurako. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Autokontsumorako eguzki edo haize energien instalazioen aprobetxamendurako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114903