247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Murillo el Cuendeko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko indargabetuta geldituko da.

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114898