247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Gazteluberriko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (555/2020 Ebazpena, abenduaren 18koa), gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa iragartzen du, honako baso-aprobetxamendu hau emateko:

Lote bakarra: La Sierra izeneko aprobetxamendua, Gazteluberriko herri-basoan. Aprobetxamenduaren azalera 19,5 hektarea da, eta Fayalta alderdian kokaturik dago, ler gorrien baso baten barnean; 1.582 oin ditu.

Zuraren zenbatespena 17.346,92 euro da (BEZik gabe), eta horixe da hasierako prezioa.

Proposamenak, gutun-azal itxietan sarturik, Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira, hamabost egun naturaleko epean, Nafarroako Kontrataziorako Atarian argitaratzen denetik.

Gutxienez 72 ordu lehenago argitaratuko dira proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, bai Udalaren iragarki-taulan, bai Nafarroako Kontrataziorako Atarian.

Proposamenen bat aurkeztu bada Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako erakundeetako baten erregistroan, inguruabar hori frogatu beharko zaio Udalari, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Gazteluberrin, 2021eko urriaren 8an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2114923