247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Arau Subsidiarioen aldaketa, 1. poligonoko 242. lurzatian.
Behin betiko onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

“Barasoaingo arau subsidiarioen aldaketaren behin betiko onespena, 1. poligonoko 242. udal-lurzatian, kanpoko ohatila-igogailu bat gauzatzeko, Hogar Santa Elena zahar-egoitzaren egungo beharretara egokitua”, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aurretiaz, herritarren parte-hartze prozesua egin da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Prozesu horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Espedientea jendaurrean egon da hilabeteko epean 2021eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ean argitaratuta, 2021eko uztailaren 2tik abuztuaren 2ra, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietako bitan (Diario de Navarra eta Diario de Noticias), 2021eko uztailaren 1ean argitaratuta, interesdunek alegazioak jarri ahal zitzaten. Ez da bat ere aurkeztu.

Barasoainen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115088