247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4304E/2021 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena otsailaren 15eko 73E/2021 Ebazpenaren bidez onartutako dirulaguntzei dagokien partidako gastua egiteko, zeina onetsi baitzen langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazioaren bidez.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 15eko 73E/2021 Ebazpenaren bidez, 225.000 euroko gastua baimendu zen 2021eko Gastuen Aurrekontuko “Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko” izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kontura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.

Kontuan hartuta 2021. urtean zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko baimendutako zenbatekoa baino, diru horren zati bat erabili nahi da beste gastu-konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea honako partida honetako gastuari, honenbeste:

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez arauturiko dirulaguntzak, helburua dutenak, kontratazioaren bidez, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzea: 175.000 euro, 2021eko Gastuen Aurrekontuko “Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko” izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kontura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko urriaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2114639