245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

109/2021 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Amaya Mateos Goñi andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko buru.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, adierazten da ezen, izendatua beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela. Espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren adostasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Amaya Mateos Goñi andrea izendatzea, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko buru.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urriaren 4an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2114766