244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Tulebrasko Udalak, 2021eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen lur ondasunen balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Espedientea 20 egunean egonen da jendaurrean, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten interesdunek; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan eta www.tulebras.es web-orrian, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tulebrasen, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2114594