244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia Gendulaingo GEN.0.2 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2021eko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Gendulaingo GEN.0.2 exekuzio unitatean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan pertsona edo erakunde interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren artikulu hauetan ezarritako ondorioetarako: 77.a (3. apartatua), 49.a (1-b eta 3. apartatuak), 72.a, 79.a (1. apartatua) eta horiekin bat heldu direnak.

Erripan (Odieta), 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2114535