244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herri-lurraren okupazioa, 16. poligonoko 37. lurzatiko c azpilurzatian, erlauntzak paratzeko. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoz, David Marco Garraldak 16. poligonoko 37. lurzatiko c azpilurzatian 207 m² herri-lur okupatzea, gehienez 50 erlauntz paratzeko, dagokion baldintza agiriari jarraikiz.

Espedientea interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Jendaurrean dagoen bitartean inork ez badu aurkezten alegaziorik edo erreklamaziorik, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; hartara, loturik egonen da desafektazioa eta okupazioa onestean Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen baldintzetara.

Caparroson, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2114463