244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

UD-16-B urbanizatzeko proiektua, Udal Planeko AR2-ko S4 Sektorean. Behin betiko onespena

Alkatetzaren ekainaren 18ko 98/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen UD-16-B urbanizatzeko proiektua, Arroizko Udal Planeko AR2-ko S4 Sektorean, aipatutako unitateko Borondatezko Birpartzelazio Batzordeak sustatuta. Aginduzko iragarkia argitaratu zen 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an.

Espedienteen jendaurreko epea iragan baita aurkako alegazio edo oharrik aurkeztu gabe, Alkatetzaren irailaren 1eko 136/2021 Ebazpenaren bitartez behin betiko onetsi da aipatutako urbanizazio proiektuak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2114483