242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2021eko ekainaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Jendaurreko epea inork erreklamazio edota alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin eta 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa behin betiko onetsita gelditu da.

Aurrekontua betearazteko aipatutako oinarrien ale bat Iruñeko Barañain 22 etorbidean kokatutako bulegoetan interesdunen eskura aurkitzen da, interesdunek oinarriak aztertu ahal ditzaten.

Aurrekontua betearazteko aldatutako oinarriak interesatutako pertsonen eskura daude Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko web orrian:

https://www.nilsa.com/fls/dwn/basesejec2021.pdf

Iruñean, 2021eko urriaren 5ean.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2114698