2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2022rako zerga-tasak
Orisoaingo Udalak, 2021eko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2022rako zerga-tasak, batzuk aldatuta eta besteak bere horretan utzita 2021ekoei dagokienez:
Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,2550.
–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:
• Lehen urtea: %0,25.
• Bigarren urtea: %0,50.
• Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
• Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.
• Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.
Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Orisoainen, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L2114597