242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Musika Eskolako tasetan eta Erdi Aroko azokan lurzorua okupatzeko tasetan, eta festetako programaren eta bertako iragarkien prezio publikoetan. Behin betiko onespena

2021eko ekainaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa, Musika Eskolako tasetan eta Erdi Aroko azokan lurzorua okupatzeko tasetan, eta festetako programaren eta bertako iragarkien prezio publikoetan. Espedientearen jendaurreko aldia iragan da hasierako onespena argitaratu zenetik 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 12an, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, bidezkoa da hasiera batez onetsitakoa behin betiko onetsitzat jotzea eta tasak eta prezio publikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:

–“Musika eta mugimendua” irakasgaia. Tasa: 15,20 euro hilean, 2 klase astean.

–Tasa, Erdi Aroko azokan lurzorua okupatzeagatik. Elikadurako saltokiak: 35,00 euro; artisauen saltokiak: 17,00 euro.

–Festetako programaren eta bertako iragarkien tasak:

  • Orrialde osoko iragarkia: 75 euro.
  • Orrialde erdiko iragarkia: 47 euro.
  • Orrialde laurdeneko iragarkia: 33 euro.
  • Programaren salmenta: 2,5 euro unitateko.

Erriberrin, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2114595