242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4270E/2021 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baitzaio martxoaren 21eko 195E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen partidaren gastuari. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpen horren bidez arautu ziren Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua bultzatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 195E/2019 Ebazpenaren bidez, arauak eman ziren Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak emateko.

Otsailaren 5eko 42E/2021 Ebazpenaren bidez 697.000 euroko gastua baimendu zen, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu plana. Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak inbertsioetarako” izeneko 950001 96100 7709 241200 partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2021. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea honako partida honen gastuari, jarraian aipatzen den zenbatekoan:

–Dirulaguntzak, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 195E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak. 200.000 euro, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu plana. Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak inbertsioetarako” izeneko 950001 96100 7709 241200 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko irailaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2114427