242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 18. poligonoko 996., 997. eta 998. lurzatietan. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko irailaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Berriozarko R1 unitateko 4.a eta b eta 5. lursailetarako hiri-jarduketarako plan berezia (katastroko 996., 997. eta 998. lurzatiak; 18. poligonoa), Hotel Maitena SL-k sustatuta.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2021eko urriaren 7an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Hiri-jarduketarako plan bereziak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114790