2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Carlos Alcuaz Monentek, 2021eko urriaren 6ko 460/2021 Ebazpenaren bidez eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat,
EBAZTEN DU:
Caparrosoko Udaleko lehen alkateorde Aquilino Jimenez Pascualen esku uztea Alkatetzak esleiturik dauzkan eginkizun guztiak, haren ordezkoa izan dadin, ondoko egun hauetan:
–2021eko urriaren 12tik 24ra, biak barne.
Caparroson, 2021eko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2114721