24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBEITZA

2020ko 1. eta 5. arteko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arbeitzako Kontzejuak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 1. eta 5. arteko aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Arbeitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Kontzejuko burua, Mikel Oroquieta Landa.

Iragarkiaren kodea: L2100855