2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
14/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Vianako Udalak, 2020ko abenduaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egitea 14/2020 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria) 2020ra luzatutako 2019ko udal aurrekontuan.
2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatzen da, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Aparteko kredituak.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 40.000,00 euro.
Finantzaketa:
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 40.000,00 euro.
Vianan, 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Estefanía Tudanca Lázaro.
Iragarkiaren kodea: L2100604