24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020ko 12., 13., 14., 15., 16. eta 17. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egindako osoko bilkura arruntean, eta erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espediente hauek: 12/2020, 13/2020, 14/2020, 15/2020, 16/2020 eta 17/2020 (lau aparteko kreditu eta bi kreditu transferentzia).

2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita udalaren iragarki-taulan.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Behin betiko onetsitako 12/2020 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUAREN ESPEDIENTEA (12/2020 zk.)

1.–Gastu goitituak.

0.33311.6.–Ikuskizun eta ekitaldietako emankizunetarako ekipoak erostea: 9.700 euro.

Guztira: 9.700 euro.

Aparteko kredituaren espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu murrizketa.

0.33311.2.–Kultura etxearen mantentze- eta konpontze-lanak: -9.700 euro.

Guztira: -9.700 euro.

Behin betiko onetsitako 13/2020 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUAREN ESPEDIENTEA (13/2020 zk.)

1.–Gastu goitituak.

0.3232.6.–Eskualdeko ikastetxearen esparrua asfaltatzea: 25.000 euro.

Guztira: 25.000 euro.

Aparteko kredituaren espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu murrizketa.

0.3232.2.–Eskola konpontzea eta zaintzea: -13.000 euro.

0.33801.2.–Zezenketako enpresaburuarekin kontratua egitea: -7.600 euro.

0.33800.2.–Abuztuko festaren programa: -4.400 euro.

Guztira: -25.000 euro.

Behin betiko onetsitako 14/2020 aldaketa honako hau da:

KREDITU TRANSFERENTZIAREN ESPEDIENTEA (14/2020 zk.)

1.–Gastu goitituak.

0.9200.2.–Administrazio orokorreko era askotako gastuak: 35.000 euro.

Guztira: 35.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak.

0.33801.2.–Zezenketako enpresaburuarekin kontratua egitea: -35.000 euro.

Guztira: -35.000 euro.

Behin betiko onetsitako 15/2020 aldaketa honako hau da:

KREDITU TRANSFERENTZIAREN ESPEDIENTEA (15/2020 zk.)

1.–Gastu goitituak.

0.9200.4.–Dirulaguntza, 2019ko uholdeek ukituei: 50.000 euro.

Guztira, 50.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak.

0.33800.2.–Abuztuko festen programa: -50.000 euro.

Guztira: -50.000 euro.

Behin betiko onetsitako 16/2020 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUAREN ESPEDIENTEA (16/2020 zk.)

1.–Gastu goitituak.

0.43004-Dirulaguntza, COVID-19a dela eta: 100.000 euro.

Guztira: 100.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.8.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 100.000 euro.

Guztira: 100.000 euro.

Behin betiko onetsitako 17/2020 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUAREN ESPEDIENTEA (17/2020 zk.)

1.–Gastu goitituak.

0.1533 6.–Obrak Olleta kalean: 44.000 euro.

Guztira: 44.000 euro.

Aparteko kredituaren espedientearen finantzaketa:

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.7.–Estatuaren dirulag., 2019ko uholdeak - obrak: 20.800 euro.

3.–Gastu murrizketa.

0.1533.6.–Obrak, Ereta pasealekuko ibaiko harresian: -23.200 euro.

Guztira: 44.000 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Jesus Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2100569