24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduan (abenduaren 28ko 92/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udaleko Hirigintzako bulegoetan –Jardueretarako lizentziak– jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Espedientearen zenbakia: 1090/2020.

Sustatzailea: Alfredo Orduña Osés.

Jarduera: zerri-gizendegia.

Tokia: Cascajo bazkalekuaren alderdia (12. poligonoko 505. lurzatia).

Azkoienen, 2021eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2101094