24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Hilarión Eslava 7rako. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-NOV-20 (12/CU).

«Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko abuztuaren 12an hartutako erabakia (7/US), hasiera batez onesteko Hilarión Eslava kaleko 7eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, igogailua paratzeko, aurreikusten duena behar den azalera desjabetzea beheko solairutik (Beunza Mayor SLren da jabea); hori guztia, babes harturik maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikulua (Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko Foru Legea). Espedientea jendaurrean jarri zen, iragarkia jarrita 2019ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 5ekoan. Alegaziorik ikusirik, eta ikusirik espedienteko agiriak, eta bat etorriz 1/2017 Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluarekin (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak) eta aplikatu beharreko xedapenekin.

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea txosten tekniko erantsia.

2. Ezestea Isabel Lacabe Morenok Beunza Mayor SL enpresaren izenean jarritako alegazioak, bai 2019ko irailaren 23ko idazkia bai 2020 abuztuaren 13koa.

3. Behin betiko onestea Irisgarritasun Plan Berezia eta haren eranskina, Hilarion Eslava 7ko Jabeen Erkidegoak sustatuta.

4. Deklaratzea beharrezkoa dela okupatzea Hilarión Eslava kaleko 7ko beheko solairua, jarraikiz Irisgarritasuneko Plan Berezian jasotako hirigintza-determinazioei, eraikinean behar diren zerbitzuak eta instalazioak egokitzeko, irisgarritasun unibertsala lortzeko denentzat, aplikatzekoa den legeria sektorialaren arabera.

5. Deklaratzea desjabetzea onura publikokoa dela, eta hori inplizituki dakar Plan Berezia onesteak, 10/2010 Foru Legearen 55.4 artikuluaren arabera. 55. artikuluak berak 1. zenbakian adierazten duenez, desjabetzea justifikatzeko arrazoi bat da bizitegi erabilerako eraikinetan egokitu behar izatea zerbitzuak eta instalazioak, irisgarritasun unibertsala lortzeko, izan ere interes sozial hori da objektu desjabetuaren xedea.

Udalak desjabetze prozedura hasiko du, administrazio jardule den aldetik, aipatutako eraikinaren jabeen erkidegoaren mesedetan.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

7. Erabaki hau jakinaraztea prozeduran interesa dutenei.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2016362