2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
9, 10 eta 11/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, argitaratu zen 10 eta 11/2020 aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia, eta 286. zenbakian, abenduaren 11koan, orobat, 9/2020 aurrekontu-aldaketarena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak, arau bereko 18. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.
9/2020 ALDAKETA
Gastu-partida:
1-43900-4790000. “Merkatarientzako dirulaguntzak, COVID-19”, 27.500,00 euro.
Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida hauetatik:
1-91200-1000000. “Alkatearen ordainsaria”, 20.747,00 euro.
1-91200-1600000. “Alkatearen ordainsariari dagokion Gizarte Segurantza “, 6.753,00 euro.
10/2020 ALDAKETA
Gastu-partida:
1- 43900- 4720000: Tokiko merkataritza biziberritzeko programa”, 10.500,00 euro.
Finantzaketa: kreditu-gehigarria, partida honetatik:
1-33800-2275000. “Orkestrak kontratatzea festetarako”, 10.500,00 euro.
11/2020 ALDAKETA
Gastu-partida:
1-45400-6330000. “Motonibeladorea erostea”, 96.800,00 euro.
Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida honetatik:
1-870. “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 96.800,00 euro.
Mendabian, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2100817