24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko udal aurrekontuko laugarren aldaketa. Zegokion ediktua argitaratu zen 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik egin gabe, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da, 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, eta hala ematen da aditzera.

Espedientean jasotako aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan honako kontsignazio hauek gelditu dira:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Xedea: Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Aurrekoa: 1.582.360,00 euro. Aldaketa: -25.000,00 euro. Gaur egungoa: 1.557.360,00 euro.

4. kapitulua.–Xedea: Transferentzia arruntak. Aurrekoa: 430.000,00 euro. Aldaketa: 25.000,00 euro. Gaur egungoa: 455.000,00 euro.

Lodosan, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2100779