24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitzen dituela uste dutenek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: ABEE Valdecaballos legar-hobia, Larraga, 18/1982 Legea (Construcciones Florencio Suescun SL).

Jarduera: eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen tratamendurako planta, Valdecaballos legar-hobian. Jarduera sailkatuaren espedientea. 4C eranskina Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean.

Tokia: Larragako katastroko 11. poligonoko 1695. Lurzatia, Valdecaballos alderdian (I. azpilurzatia).

Larragan, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2016215