24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko urtarrilaren 20an hartua, baimena ematen duena irakaskuntzak ezartzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Ekonomia Zirkularra Unibertsitatearteko Masterra ezartzeko, Campus Iberus esparruan irakatsiko dena, Lleidako Unibertsitatearekin, Errioxako Unibertsitatearekin eta Zaragozako Unibertsitatearekin batera. Azken hori koordinatzailea izanen da.

Masterrak badu Aragoiko Unibertsitateko Kalitatearen eta Prospektibaren Agentziaren (ACPUA) aldeko ebaluazioa, baita Unibertsitateen Kontseiluaren aldeko egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte kontseiluaren aldeko txostena ere.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berria ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Baimena ematea Ekonomia Zirkularra Unibertsitatearteko Masterra ezartzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

2. Erabaki hau igortzea Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Unibertsitateetako Ministerioari, Espainiako Gobernuari igor diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan.

3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2100989