24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2020ko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2020ko abuztuaren 19an eta 2020ko azaroaren 12an egin osoko bilkuretan, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontuko 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak, hurrenez hurren.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Getze Galarren, 2021eko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2100878