24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

3. poligonoko 525. lurzatiko Hiri jarduketarako plan berezia (PEAU). Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran, onetsi du:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 525. lurzatian, Jose Ramon Araña Petriatik sustatua.

Hasierako onespena 2020ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4.–Erabaki hau sustatzaileari igortzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea: Silvia Marañon Chasco.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2016189