24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

18/2020 eta 19/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 1ean, hasiera batez onetsi zuen egitea 18. aldaketa (aparteko kreditua) eta 19. aldaketa (kreditua sortzea) 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Jendaurrean jarri ziren 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, eta ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoak bihurtu dira eta ondotik ematen da haien laburpena.

18/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

15001.63101. Lursailak erostea: 223.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 223.000,00 euro.

19/2020 ALDAKETA

9200.22604 partida. Azalpena: gai juridikoak eta auziak. Zenbatekoa: 55.621,87 euro.

Kreditua sortzen duen diru-sarrera:

39901 partida. Azalpena: prozesuko kostuak. Zenbatekoa: 55.621,87 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Gazolatzen, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2100711