239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Dirulaguntzen deialdia, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako bonuetarako

DDBN (Identifikazioa): 586528.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/586528).

1.–Deialdiaren xedea.

Tokiko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu establezimenduen jarduna eten egin da Covid-19aren pandemia dela-eta, eta horrek kalte nabarmenak eragin dizkie. Hortaz, deialdi honen xedea da merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu establezimenduetako kontsumoa suspertzeko eta bultzatzeko dirulaguntza emateko prozedura garatzea. Zehazki, diruz lagundutako bonuak jaulkiko dira.

2.–Zenbatekoa.

Deialdiaren zenbatekoa, gehienez, 74.200,00 eurokoa da. Guztira, 7.420 bonu jarriko dira salgai. Bonuen balioa, paperean, 25 eurokoa izanen da, baina 15 eurotan erosiko dira.

3.–Establezimendu parte-hartzaileak.

Jarraian adierazitako baldintzak betetzen dituzten Burlatako ostalaritza establezimenduek parte hartzen ahalko dute, baldin eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean jasotako betekizunak betetzen badituzte:

Ostalaritzako establezimenduak Burlatan egon behar du, eta haren titularrak langile autonomoa, mikroenpresa edo ETEa behar du izan.

Udaleko jarduera ekonomikoen zergan alta emanda egon behar du.

Gehienez zortzi enplegatu eduki behar ditu, lanaldi osoan.

Deialdian parte hartzeko eskaerak 2021eko urriaren 4tik 15era bitartean aurkeztu beharko dira (bi egun horiek barne). Horretarako, eskaera-orria erregistratu beharko da udalaren egoitza elektronikoan. Deialdiko I., II. eta III. eranskinak aurkeztu beharko dira, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.

4.–Bonuak eskuratzea eta baliatzea.

Bonuak web-orri honetan eskuratzen ahalko dira: https//www.bonosburlada-burlata.com, eta deialdian parte hartzen duten establezimenduetan baliatu, 2021eko urriaren 20tik abenduaren 19ra (bi egun horiek barne).

18 urtetik gorako herritar bakoitzak ostalaritzako 3 bonu, gehienez, erosten ahalko ditu. Dena den, abenduaren 1ean bonuak soberan gelditzen badira, nahi beste erosten ahalko dira.

5.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak eskuragarri daude helbide honetan: http://www.burlada.es.

Burlatan, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2114467