238. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

490/2021 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez luzatzen baitira deialdi honetako laguntzak eskatzeko eta haien aplikazioa justifikatzeko epeak: “COVID lerroa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko”.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 342/2021 Ebazpenak onetsi zituen “COVID lerroa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko” izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak (2021eko 166. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 19koa). Gero, akats zuzenketa bat egin zitzaion, 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 29koan.

Irailaren 16ko 458/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi hori aldatu zen, eta laguntzak eskatzeko epea 2021eko urriaren 14ra arte luzatu zen (2021eko 220. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 17koa). Dena dela, gaur den egunean, egokia da epe hori berriz luzatzea, 2021eko azaroaren 18ra arte, eskatzaile gehiagori aukera emateko eska ditzaten 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarte izandako kostu finkoek eragindako kontabilitate-galerak konpentsatzeko laguntzak.

Horregatik, 8.1 oinarria aldatu behar da, eskaerak aurkezteko epea luzatzeko, baita 10.2 oinarria ere, aurrekoaren ondorioz, laguntzen aplikazioa 2021eko abenduaren 23ra arte justifikatu ahal izateko.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit bere 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatu deialdiaren oinarri arautzaile hauek aldatzea:

1.1. 8. oinarria, “Eskaerak aurkezteko epea eta modua” izenekoa. 1. apartatua honela idatzita geldituko da:

“1. 2021eko uztailaren 20an hasiko da eskaerak aurkezteko epea, 08:00etan, eta 2021eko azaroaren 18an bukatuko da, egun hori barne.”

1.2. 10. oinarria, “Egindako inbertsioaren justifikazioa” izenekoa. 2. apartatua honela idatzita geldituko da:

“2. 2021eko abenduaren 23ra arte, ez geroago, justifikatuko da laguntzen aplikazioa, modu telematikoan, laguntzen fitxak erabiliz.

Horretarako, laguntza zer gastutarako erabili den, horiek pagatu izanaren banku egiaztagiria aurkeztuko da. Eskudirutan egindako ordainketak ez dira onartuko.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urriaren 5ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2114581