2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2021an garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten. Laburpena
DDBN (Identif.): 585883.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/585883).
Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2021ko irailaren 27an, Gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia onartu du, 2021an garapenerako lankidetza proiektuak edo ekintzak egin ditzaten.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskaera-orria eskuratu ditzakezue Barañaingo udaletxean (Herritarrak Hartzeko Bulegoan) –Udaletxe plaza zk.g.–, edo Udalaren web orritik hartuta: www.barañain.eus.
Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Barañainen, 2021eko irailaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2114332