2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea
Abartzuzako Udalak, 2021eko irailaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Abartzuzako udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.
Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.
Abartzuzan, 2021eko irailaren 23an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2114218