235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailearen 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailearen 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren (2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan) 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du lortutako puntuazioaren arabera, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena, kontuan harturik lanpostu horietako batek euskaraz jakin beharra ezarrita duela (B2 maila).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 2an emandako 2168/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2021eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31koan.

Gero, igoera txandako izangai bati, M.ª Esther Areta López andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik beretik, erizainaren lanpostu batean lanean segitu ahal izateko.

Nola bete beharreko lanpostuak euskaraz jakin beharra ezarrita duen nahitaez (B2 maila) eta igoera txandatik gainditu dutenen zerrendako hurrengoa eta bakarra denak ez duen baldintza hori konplitzen, bidezkoa da lanpostua betetzea txanda irekitik prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, betiere horretarako eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailearen 5 lanpostu betetzeko deialdiaren barruan, izendapen proposamena osatzen da, izangai hau proposatuz:

SALAS ARMENDARIZ, MAITE

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2114048