233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partzialean (U.I. II-S.O.–1). E-1.4 zuzkidura-lurzatia.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 09-SEP-21 (7/CU).

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partzialean (U.I. II-S.O.–1), E-1.4 zuzkidura-lurzatian, aldaketa egiteko dokumentuari hasierako onespena eman ondoren (JOB de 17-05-2021 3/US), jendaurrean jarri da, eta ez da alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, 2021eko ekainaren 7koa, eta Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) txostena, 2021eko ekainaren 15ekoa, biak aldekoak, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko abuztuaren 9ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea aldaketa dokumentua Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partzialean (U.I. II-S.O.–1), E-1.4 zuzkidura-lurzatian, Iruñeko Udalak sustatua. Horren helburua da kiroldegi publiko bat eraiki ahal izatea Udalaren E-1.4 zuzkidura-lurzatian.

2. Erabakiaren eta dokumentuaren kopia bat helaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari.

3. Erabaki hau jakinaraztea Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorrari.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113839