233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ur zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 35. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena.

Berako Udalak, 2021eko irailaren 15eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 35. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2114246