23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-852

Sociedad Cooperativa Cerealista Valdorbak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Sociedad Cooperativa Cerealista Valdorba.

Xedea: zereal biltegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Uxue (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 30 m³-ko bolumena izanen du urtean, eta 1.400 litroko hobi septikoaren eta iragazki biologikoaren bidez arazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza) edo Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7).

Zaragozan, 2020ko abenduaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2100729